Berriak
Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita abenduaren 21ean izango da
2023·11·23

KZ Guneko tutoreak datorren abenduaren 21ean, osteguna, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 18:15etik 20:00etara bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek horretarako aukera izango dute. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.
Abenduko ikastaroak
Ohiko moduan, KZ Guneak urruneko ikastaro ugari antolatu ditu abendurako. Lotura honetan kontsultatu daiteke ikastaro horiei buruzko informazioa.