Berriak
Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita apirilaren 5ean izango da
2022·03·28
KZ Guneko tutoreak datorren apirilaren 5ean, asteartea, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 11:15etik 13:00era bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek aurrez hitzordua hartu beharko dute 945 06 25 55 telefonora deituta edo lotura honetan. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.
Ikastaro eskaintza zabala
Bestetik, urrutiko ikastaroen eskaintza ere prest du KZ Guneak apirilerako. Horien inguruko informazioa lotura honetan kontsultatu daiteke.