Berriak

Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita ekainaren 16an izango da

16:00etatik 20:00etara bitartean izango dute erabiltzaileek zalantzak argitzeko aukera

2022·05·25


KZ Guneko tutoreak datorren ekainaren 16an, osteguna, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 16:00etatik 20:00etara bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek aurrez hitzordua hartu beharko dute 945 06 25 55 telefonora deituta edo lotura honetan. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.

Ikastaro eskaintza zabala

Bestetik, urrutiko ikastaroen eskaintza ere prest du KZ Guneak ekainerako. Horien inguruko informazioa lotura honetan kontsultatu daiteke.