Berriak
Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita maiatzaren 18an izango da
2023·05·11
KZ Guneko tutoreak datorren maiatzaren 18an, osteguna, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 18:15etik 20:00etara bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek aurrez hitzordua hartu beharko dute 945 06 25 55 telefonora deituta edo lotura honetan. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.
BAKQ ziurtagiri digitala
Herritarrek bisita horiek aprobetxatu ditzakete, besteren artean, BAKQ ziurtagiri digitala eskuratzeko. Administrazioarekin edozein izapide egitea ahalbidetzen du eta tutorearen bisitak baliatu daitezke lortu ahal izateko.