Berriak
Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita maiatzaren 18an izango da
2023·04·28
KZ Guneko tutoreak datorren maiatzaren 18an, osteguna, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 18:15etik 20:00etara bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek aurrez hitzordua hartu beharko dute 945 06 25 55 telefonora deituta edo lotura honetan. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.
Bide batez, BakQ identifikazio elektronikoa eskuratu nahi duten herritarrei gogorarazi nahi zaie, tutorearen bisita horiek baliatu ditzaketela KZ Gunera joan eta identifikazio hori lortzeko.
Ikastaro eskaintza zabala
Bestetik, urrutiko ikastaroen eskaintza ere prest du KZ Guneak maiatzerako. Horien inguruko informazioa lotura honetan kontsultatu daiteke.