Berriak
Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita otsailaren 28an izango da
18:15etik 20:00etara egongo da eta hainbat ikastaro egiteko aukera ere zabaldu da
2024·01·09
KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita otsailaren 28an, asteazkena, izango da. 18:15etik 20:00etara kultur etxeko eraikinean dagoen gunean izango da eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argituko ditu. Horrekin batera, BakQ ziurtagiria ateratzeko aukera eskaintzen da. Interesatuek lotura honetan edo 945 062 555 zenbakian hitzordua hartu beharko dute.
Bestetik, KZ Guneak otsailerako prestatu dituen urruneko ikastaroen berri ere eman du. Lotura honetan kontsultatu dezakezue zerrenda.