Berriak

Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita otsailaren 3an izango da

Urruneko eta bideokonferentzia bidezko ikastaroen eskaintza zabala prestatu dute otsailerako

2022·01·20


KZ Guneko tutoreak datorren otsailaren 3an, osteguna, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 11:15etik 13:00era bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek aurrez hitzordua hartu beharko dute 945 06 25 55 telefonora deituta edo lotura honetan. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.

Ikastaro eskaintza zabala

Bestetik, urrutiko eta bideokonferentzia bidezko ikastaro zerrenda zabala prestatu du KZ Guneak otsailerako. Enplegu bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-administrazioa dira ikastaro horietan landuko diren gaiak eta lotura honetan duzue bakoitzaren inguruko informazio xehea.