Berriak

Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita urriaren 22an izango da

18:15etik 20:00etara egongo da gunean bertan eta erabiltzaileek zalantzak argitzeko eta izapide ezberdinak egiteko baliatu ahal izango dute

2025·09·23


KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita urriaren 22an, asteazkena, izango da. 18:15etik 20:00etara liburutegian kokatzen den gunean egongo da eta erabiltzaileek zalantzak argitzeko eta izapide ezberdinak egiteko aukera izango dute. BakQ eta Metaposta, besteak beste.

Ikastaroak

Aldi berean, KZ Guneak urrian zehar eskainiko dituen ikastaroen berri ere eman du. Lotura honetan kontsultatu dezakezue eskaintza.