Berriak
Atzealdea
KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita urriaren 26an izango da
18:15etik 20:00etara bitartean zalantzak argitzeko aukera izango da eta urrirako antolatu den urruneko ikastaroen eskaintza ere argitaratu da
2023·09·18
KZ Guneko tutoreak datorren urriaren 26an, osteguna, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 18:15etik 20:00etara bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek horretarako aukera izango dute. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.
Urriko ikastaroak
Ohiko moduan, KZ Guneak urruneko ikastaro ugari antolatu ditu urrirako. Lotura honetan kontsultatu daiteke ikastaro horiei buruzko informazioa.