Berriak

Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita urtarrilaren 18an izango da

18:15etik 20:00etara bitartean izango dute erabiltzaileek zalantzak argitzeko aukera

2023·01·03


KZ Guneko tutoreak datorren urtarrilaren 18an, asteazkena, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 18:15etik 20:00etara bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek horretarako aukera izango dute. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.