Berriak

Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita urtarrilaren 22an izango da

16:00etatik 20:00etara izango da eta izapide ezberdinak egiteko aukera izango da

2024·12·11


KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita urtarrilaren 22an izango da. 16:00etatik 20:00etara egongo da kultur etxean kokatzen den KZ Gunean eta erabiltzaileek zalantzak argitzeko eta izapide ezberdinak egiteko aukera izango dute. BakQ eta Metapostari dagozkienak, besteren artean. Aurretiazko hitzordua eskatu behar da KZ Gunearen webgunearen bidez.
Urruneko ikastaroak
Bide batez, KZ Guneak urtarrilean alor ezberdinekin loturiko urruneko ikastaro ugari eskainiko ditu. Lotura honetan duzue ikastaroei buruzko informazio zehatza.