Berriak

Atzealdea KZ Guneko tutorearen hurrengo bisitak abenduaren 1ean eta 12an izango dira

16:00etatik 20:00etara egongo da gunean bertan eta abenduan KZ Gunean bertan bi ikastaro eskainiko dira

2025·11·06


KZ Guneko tutorearen hurrengo bisitak abenduaren 1ean eta 12an izango dira. 16:00etatik 20:00etara liburutegian kokatzen den gunean egongo da eta erabiltzaileek zalantzak argitzeko eta izapide ezberdinak egiteko aukera izango dute. BakQ eta Metaposta, besteak beste.

Aldi berean, KZ Guneak abenduan zehar eskainiko dituen ikastaroen berri ere eman du. Lotura honetan kontsultatu dezakezue eskaintza.

Aurrez aurreko ikastaroak

Abenduan aurrez aurreko bi ikastaro eskainiko dira KZ Gunean. Abenduaren 1etik 10era ‘Smatrphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi’ ikastaroa eskainiko da 16:00etatik 18:00etara euskaraz. Abenduaren 11n eta 12an ‘’Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin’ ikastaroa eskainiko da 16:00etatik 18:00etara, hau ere euskaraz. Interesatuek kultur etxean, 945 062 555 zenbakian edo tutor.alegia@kzgunea.net helbidean eman dezakete izena.