Berriak
LABI batzordeak lurralde historikoen arteko eta eremu gorrian dauden udalerrien itxiera perimetrala agindu du
2021·01·11
Eusko Jaurlaritzak lurralde historikoen arteko mugikortasuna debekatzeko erabakia hartu du. Euskadiko Babes Zibileko Planaren batzorde teknikoak (LABI) egindako egoeraren azterketan oinarrituta, arduradun politikoek erabaki hori hartu dute, besteren artean. Horrenbestean, Gipuzkoatik ezingo dugu atera behar bezala arrazoituriko zerbaitegatik ez bada.
Horrekin batera, eremu gorrian dauden udalerrien itxiera perimetrala ere indarrean jarriko da. Eremu gorrian egoteak, ostalaritza establezimenduen itxiera ere badakar berarekin. 5000 pertsonatik beherako udalerrien kasuan hiru parametro hartzen dira kontuan, eremu gorrian sartzeko:
-Azken 14 egunetan Covid-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerrian 500ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko.
-Azken 14 egunetan Covid-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerriari dagokion oinarrizko osasun-eremuan 500ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko.
-Udalerrian Covid-19aren 2 positibo baino gehiago atzematea azken 7 egunetan.
Intzidentzia 100000 biztanleko 500 baino txikiagoa den herrietan eskola kirola martxan jarri ahal izango da, entrenamenduetarako soilik eta aldagelak erabili gabe. Profesionalak ez diren dantza taldeen entseguak baimenduko dira.
Neurri berri horiek urtarrilaren 13ko gauerdian jarriko dira indarrean eta lehendik indarrean zeudenek bere horretan jarraituko dute. Azpian duzue Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen dekretua.