Berriak

Atzealdea LABIren aholku batzordeak indarrean dauden neurriak bere horretan mantentzea adostu du

Bihar indarrean sartuko den dekretuak hamabost eguneko indarraldia izango du gutxienez

2021·07·07


LABIren aholku batzordeak gaur goizean egin duen bileran, orain arte indarrean ziren neurriak mantentzea erabaki du. Uztailetik urrira indarrean egongo den Biziberri IV planaren baitan, neurriei eustea adostu da eta “ez jaiak” deiturikoak, kale-zurrutak eta pilaketak sortarazi ditzaketen bestelako topaketak debekatuta daudela gogorarazi du lehendakariak. Horrekin lotuta, egoerak okerrera egiten badu, kultura, merkataritza eta gizarte jardueren itxiera ordua aurreratzea ez du baztertu.

Dekretua bihar, uztailak 8, argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta argitaratzen den unean jarriko da indarrean, gutxienez 15 egunez. HEMEN kontsultatu daiteke dekretua.