Berriak
Martxoaren 31an onartutako lan poltsako hautagaien artetik hautatuko da postua beteko duen langilea
2021·04·07
Alegiako Udalak behin behineko beharrei aurre egiteko Zerbitzuetako zeregin anitzetako langile bat kontratatuko du. Langile hori martxoaren 31n onartutako lan poltsatik hautatuko da eta sailkapenean zehaztutako hurrenkera jarraituko da. Lan poltsa horretan dauden eta lanpostuan interesatuta dauden pertsonek apirilaren 9a, ostirala, 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute eskakizuna Alegiako udaletxeko idazkaritzako bulegoan, udala@alegia.eus helbide elektronikoan edo telematikoki. Informazio zehatzagoa lotura honetan.