Berriak
Atzealdea Langaurre Eguna bertan behera eguraldi iragarpen txarragatik
2019·05·16
Iganderako iragarrita zegoen Langaurre Eguna bertan behera geratu da. Datozen egunetarako iragarrita dagoen eguraldi txarra izan da festa bertan behera uztearen arrazoi nagusia. Egitarau osoa geratu da bertan behera eta horrenbestean, ez da goizeko habia kutxetarako bisitarik eta fauna eta landare behaketarik egingo, ezta bazkaririk ere. Ehun lagun inguru zeuden izena emanda eta Kultura batzordea uda amaiera aldera festa egiteko aukera aztertzen ari da, pena litzatekeelako jende kopuru hori festa egiteko aukerarik gabe uztea. Horren inguruko xehetasun gehiago datozen asteetan emango dira.