Berriak
Atzealdea Langaurre Eguneko egitarauak aldaketak izango ditu eguraldi iragarpen txarra dela eta
2018·05·25
Alegiako Kultura batzordeak aldaketak egin behar izan ditu igandean ospatzekoa den Langaurre Eguneko egitarauan, eguraldi iragarpen txarra dela eta. Horrela, goizean egitekoak diren ekintzei eutsi egingo zaie baina bazkaria bertan behera geratu da. Horrenbestean, goizeko 9:30an Langaurrera oinez igotzeko deialdiak bere horretan dirau eta baita 11:30ean egingo den habia kutxen tailerrak ere. Hori bai, eguraldi oso txarra balego, tailer hori kultur etxean egingo litzateke. Dena den, tailerra non egin azken erabaki hori igandean bertan hartuko da, dagoen eguraldiaren arabera.