Berriak

Atzealdea Langaurre ingurua txukuntzeko lanak martxan dira

Ingurua egokitu eta azpiegitura berriak jarriko dira datozen asteetan

2026·04·27


Duela aste batzuk aurreratu bezala, Langaurre ingurua txukuntzeko lanak martxan dira. Belar mozketa eta ingurua txukuntzeko lanak egin dira azken egunetan eta hemendik gutxira erabiltzaileek eremuaz gozatu ahal izateko azpiegitura ezberdinak jarriko dira. Funtsean, ondoko lanak gauzatuko dira:

-Irisgarritasuna hobetzea.

-Komunak eraberritzea.

-Haurrentzako jolasgunea eraberritzea.

-Eremuko altzariak, parrillak eta antzeko elementuak berritzea.

-Sagastigainetako Borda eraberritzea.

-Ingurua txukuntzea.

Lan hauek Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (Next Generation-EU) esparruan gauzatuko dira, zehazki Tolosaldeko Turismo Jasangarriko Planaren 2. Ardatzeko (Efizientzia Energetikoaren hobekuntza) 1.jarduketa (Tolosaldea oinez eta bizkiletan) gauzatzearen baitan. 111.000 euroko aurrekontua izango dute.