Berriak
Atzealdea Langaurreko atsedenlekua itxita egongo da astelehenetik aurrera zuhaitz mozketa lanak direla eta
2020·05·09
Maiatzaren 11n, astelehena, Langaurreko atsedenlekuan zuhaitz mozketa lanak egiten hasiko da Gipuzkoako Foru Aldundia. Duela hilabete batzuk hainbat zuhaitz markatu ziren eta horiek ateratzeko lanekin hasiko dira. Astelehenean lanak egiteko erabiliko den makinaria eramango dute eta handik aurrera ekingo diote mozketari. Horrenbestean, lanek irauten duten bitartean atsedenlekurako sarrera itxita egongo da.
Udalak badaki herriko mugen barruan ibiltzeko aukera dugunetik jende askok egin duela Langaurre aldera jotzeko hautua eta alde horretatik sortu litezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi du. Dena den, lan hauek COVID-19aren krisialdia iritsi aurretik zeuden aurreikusita eta horrenbestean, atsedenlekura sartzeko debekua errespetatzeko eskatzen da eta Langaurre ingurutik igaro behar dutenei kontuz eta arduraz jokatzeko deia egiten zaie.