Berriak
Atzealdea Langaurreko etxolan sutea piztu zen atzo norbait kableak erretzen hasi ostean
2023·04·21
Atzo goizean norbaitek sua piztu zuen Langaurreko etxolan. Kableak erretzen hasi zen eta sua piztuta utzita alde egin zuen. Herritar batek ikusi zuen etxolan sua eta suhiltzaileei deitzeaz gain, bera saiatu zen sua itzaltzen. Dena den, suhiltzaileen esku hartzea beharrezkoa izan zen eta ondorioz, kalte material handi samarrak sortu dira etxolaren teilatuan batez ere.
Ez da horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia eta Udalari kezka eragiten dion zerbait da. 2019ko uztailean ere izan zen sua etxolan eta Langaurreko komunetan, mahaietan, parrilletan eta karteletan ere txikizioak egin izan dira hainbatetan. Gizarteari hausnarketa bat eragin beharko lioketen jokabideak dira.
Denok nahi dugu Langaurre txukunago bat eta azpiegitura erabilgarria duena baina argi dago zerbait berria jarri orduko txikitzen eta lehendik dagoena kaltetzen jarraitzea ez dela bideragarria. Horrelako jokabideekin Langaurre erabili nahi dugunok ateratzen gara kaltetuta.