Berriak

Atzealdea Langaurreko lanek martxa onean jarraitzen dute aurrera

Herritarrek eremua erabilgarri izango dute udan zehar behin garbiketa, konponketa eta azpiegitura berrien ezarpena amaitu ostean

2026·06·26


Langaurreko lanek aurrera jarraitzen dute eta martxa onean ari dira gauzatzen. Next Generation funtsei esker gauzatzen ari diren lan hauek inguruaren garbiketa, hondatuta dauden instalazioen konponketa eta azpiegitura berriaren ezarpena biltzen dituzte euren baitan. Udalak espero du udan zehar herritarrek eremu hau gutxieneko erabilera baldintza duinetan gozatu ahal izatea.