Berriak
Atzealdea Lantegietan jarduera modu seguruan berrabiarazteko gida kaleratu du Eusko Jaurlaritzak
2020·04·13
Bihar, apirilak 14, azken bi asteetan Espainiako gobernuaren aginduz geldirik egon diren eta ezinbestekoak ez diren sektoreetan lan egiten duten langile asko lanera itzuliko dira. Bada, horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak lantegietan jarduera modu seguruan berrabiarazteko gida bat prestatu du, apirilaren 11ko data duena. Langileen osasuna ardatz hartuta, lanean hartu beharreko ezinbesteko segurtasun neurriak aipatzen dira gida horretan, besteren artean. Osalanek, enpresek eta sindikatuek hartu dute parte gida honen prestaketan eta azpiko loturan kontsultatu daiteke.