Berriak

Atzealdea Larraitz auzoan hondakinen edukiontzien aurrean ez aparkatzea eskatzen du Udalak

Edukiontzien parean autoak baldin badaude, hondakin bilketa kamioiek ezin dute lan egin

2024·10·23


Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko lanen ondorioz, auzoan aparkatzeko zailtasunak izaten ari dira herritarrak. Hilabete batzuetako kontua izango da eta erabiltzaileei ulermena eskatu nahi zaie. Udala arazo horien jakitun da baina azken egunetan autoak edukiontzien parean aparkatuta ikusi dira, Errotatxoren parean. Bada, Udaletik gogorarazi nahi da ezin dela edukiontzien parean aparkatu. Bilketa kamioiek ezin dituzte edukiontziak hustu parean autoak baldin badaude eta horrenbestean, edukiontzien parean ez aparkatzeko eskatzen da.