Berriak
Atzealdea Larraitz Auzoko 35 eta 37 eraikinen atzeko aldea ibilgailuentzat itxita egongo da otsailaren 14tik 16ra
Inguru horrek ibilgailurik gabe egon beharko du otsailaren 14ko 06:00etarako
2023·02·13

Eskolan egin beharreko lan batzuk direla eta, Larraitz auzoko 35 eta 37 zenbakietako eraikinen atzeko aldean ezingo da ibilgailurik sartu otsailaren 14an, 15ean eta 16an. Oinezkoek izango dute sarbidea baina ibilgailuek ez.
Horrekin batera, eremu horretatik ibilgailuak ateratzea eskatzen da otsailaren 14ko 06:00etarako, lanak egin behar dituzten kamioiak arazorik gabe sartu daitezen.