Berriak
Atzealdea

Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko egitasmoan hirugarren proposamen bat aurkeztu du Udalak

Urriaren 4an eta 5ean herritarrekin bilera irekiak egingo dira kultur etxean 17:30ean, euskaraz eta gazteleraz

2022·09·28


Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko prozesuaren baitan, Udalak hirugarren proposamen bat aurkeztu du. Uztailean herritarrekin egindako bileretan jasotako ekarpenak aztertu eta landu ostean, lehendik zeuden bi proposamenei aldaketa txikiak egin zaizkie eta hirugarren bat prestatu da. Herritarrek jada eskura dituzte plano horiek eta beraien arteko alderaketa lotura honetan eta baita plazan eta eskola aurrean dauden paneletan ere.

Hemendik aurrerako urratsei dagokienean, urriaren 4an eta 5ean, asteartea eta asteazkena, herritarrekin bilera irekiak egingo dira kultur etxean 17:30ean. Hilaren 4an euskaraz eta 5ean gazteleraz. Bertan herritarren azken ekarpenak jasoko dira eta egin beharreko egokitzapenak egin ostean, bozketara aurkeztuko diren proposamenak itxita geratuko dira. Beharrezkoa balitz, behin betiko proposamenen aurkezpen bat egingo da.

Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko egitasmoa aukeratuko den kontsulta azaroaren 4an goizez eta arrastadez eta azaroaren 5ean goizez egingo da.

Gaiaren inguruko ALEGIAKO ORRIEren ale berezi bat ere argitaratu da. Hemen kontsulta dezakezue.