Berriak

Atzealdea Larraitz Ekialde auzoaren irisgarritasuna hobetzea eta hiri birsorkuntza helburu zituen proiektua amaitu da

Lanak aurrera eramateko Alegiako Udalak EREIN dirulaguntza jaso du

2025·12·12


Azken urteetako proiektu garrantzitsuenetariko bati amaiera eman zaio abenduan, Larraitz Ekialdeko obra handiari hain zuzen. Lanek 15 hilabete inguruko iraupena izan dute eta denera 1.988.935,75 eurok kostua izan dute.

Inbertsio hau aurrera eramateko Alegiako Udalak, besteen artean, Eusko Jaurlaritza eta Europako FEADER funtsez hornituriko EREIN dirulaguntza eskuratu du. Zehazki 300.000 euroko laguntza lortu da aipaturiko dirulaguntzaren 2024ko deialdiaren baitan.