Berriak

Atzealdea Larraitz ekialde barneko zirkulazioa zabalik egongo da irailaren 1etik aurrera eta aparkalekuak erabilgarri

Aparkalekuen berregituraketaren ostean ezarri diren plazetan soilik aparkatu daitekeela gogorarazten da

2025·08·28


Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko lanak azken fasean sartuta daude. Zentzu horretan, irailaren 1etik aurrera auzoaren barneko zirkulazio eta trafikoa zabalik izango dira eta aparkalekuak erabilgarri. Aparkalekuen berregituraketa bat egin da eta ahalbidetu diren plazetan soilik aparkatu daitekeela gogorarazten da.