Berriak
Atzealdea Larraitz ekialde eta hondakin bilketa sistemaren berrikusketa prozesuetako planoak ikusgai daude herriko hainbat puntutan
2022·08·05
Alegiako Udalak abian ditu Larraitz auzoko ekialdeko eraberritze eta hondakin bilketa sistemaren berrikusketaren inguruko parte hartze prozesuak. Uztailean egin ziren lehen bilera informatiboen ostean, herritarrek eskura dute prozesu bakoitzaren inguruko informazioa eta hemendik aurrera kalean ere kontsultatu ahal izango dute. Izan ere, Udalak herriko hainbat puntutan panelak jarri ditu bi prozesuen inguruko planoekin. Plazan eta eskola parean daude plano horiek ikusgai.
Informazioa webgune honetan ere kontsultatu daiteke, lotura honetan. Gogoan izan, herritarrek ekarpenak egiteko epea ere zabalik dagoela. Horretarako hiru aukera daude. Lotura honen bidez, Alegia APP aplikazioko ‘Idatzi udalari’ atalaren bidez edo udaletxeko sarreran dagoen postontzian ekarpena utziz. Irailean emango da bi prozesuen inguruko hurrengo urratsen berri.