Berriak

Atzealdea Larraitz Ekialde eta hondakin bilketa sistemaren inguruko herri kontsultaren emaitzak

Larraitz auzoan B proposamena izan da bozkatuena eta hondakinetan edukiontzien sistema lehenetsi dute herritarrek

2022·11·05


Atzo eta gaur bitartean ospatu da Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko eta hondakin bilketa sistema eredua zehazteko herri kontsulta. Boto emaileek atzoko egun osoa eta gaurko goiza izan dituzte botoa emateko eta Larraitz Ekialden B proposamena izan da bozkatuena. Hondakin bilketa sistemari dagokionean, bilketa edukiontzi bidez egiteko proposamenak jaso du babesik handiena. Hemen arlo bakoitzari dagozkion emaitzak:

LARRAITZ EKIALDE

KONTZEPTUA AUZOTARREN BOTO KOPURUA (%90) GAINONTZEKO HERRITARREN BOTO KOPURUA (%10)
A proposamena 14 60
B proposamena 62 147
C proposamena 25 105
Baliogabeak 0 0
Zuriak 1 13
PROPOSAMEN BOZKATUENA: B proposamena

 

HONDAKIN BILKETA SISTEMA

KONTZEPTUA BOTO KOPURUA BOTOEN EHUNEKOA
Atez ate 182 %31,82
Mistoa 31 %5,42
Edukiontziak 356 %62,24
Baliogabeak 1 %0,17
Zuriak 2 %0,35
Parte hartzea 572 %39,72
PROPOSAMEN BOZKATUENA: Edukiontziak

 

Udalak eskerrak eman nahi dizkie kontsultan parte hartu duten herritarrei eta emaitza errespetatu eta gauzatzeko konpromisoan berresten da.