Berriak

Atzealdea Larraitz Ekialdeko lanak, amaitzear

Hemendik aurrera berrikuntzetara egokitu beharko da eta ezarritako neurriak errespetatzeko eskatzen da

2025·11·07


Amaitzear dira Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko lanak. Herritarren bizi kalitatea hobetzea izan dute helburu lanek eta modu horretan, auzo irisgarriago eta seguruago batez gozatzeko aukera izango da.

Hemendik aurrera, berrikuntzetara ohitzen joan beharko da eta lanak amaitu direnez, auzoan ezarri diren norantzak eta garajeetarako sarbide zein irteerak errespetatzeko eskatzen da. Aldi berean, auzoan egokitu diren aparkalekuetatik kanpo aparkatzea debekatuta dagoela gogorarazten da.

Neurriak errespetatzeko eskaera egiten da eta Udalak espero du gustukoak ez diren neurriak hartu beharrik ez izatea.