Berriak

Atzealdea Larraitz ekialdeko lanak borobiltzeko, Kikarako eta Errotatxo ondoko bidegurutzeak itxita egongo dira hainbat egunez

Kikaratik Larraitz ekialderako sarbidea astebetez egongo da itxita eta ordezko sarbidea eskolaren eta Larraitz 1 eraikinaren artetik egingo da

2025·10·23


Larraitz auzoaren ekialdea eraberritzeko lanak amaitzetik gertu dira. Lanak borobiltzeko, hainbat lekutan azken erremateak egin behar dituzte eta hori dela eta, Kikaratik Larraitz ekialderako sarbidea batetik eta bestetik, Errotatxo ondotik Larraitz 4 eraikin aldera sartzeko bidegurutzea itxita egongo dira hainbat egunez. Jarraian xehetasunak:

-Kikarako bidegurutzetik Larraitz ekialderako sarbidea: astebete inguru egongo da itxita. Ordezko sarbide modura, eskola eta Larraitz 1 eraikinaren arteko pasabidea erabili beharko da, sartzeko eta ateratzeko.

-Errotatxo ondotik Larraitz 4 eraikin alderako sarbidea: urriaren 27an itxi eta 2-3 egunez egongo da itxita. Larraitz 4 azpiko garajeetarako sarbidea, ezohiko neurri modura, Larraitz 14 eraikinaren ondotik egin beharko da, berezko norantzaren kontrako zentzuan, lanek irauten duten bitartean. Gerta liteke, lanak egin ahala, ohiko lekutik sarbideren bat ahalbidetzea.

Behin lanak amaituta, ohiko sarbide eta norantzak berreskuratuko dira.