Berriak

Atzealdea Larraitz Mendebalde proiektua jendaurrean erakusgai dago udaletxean eta auzoan bertan

Apirilaren 12ra bitartean egongo da ikusgai egitasmoa laburbiltzen duen planoa aipatu puntuetan

2017·03·23


Larraitz auzoko mendebaldea eraberritzeko egitasmoak bere bidea egiten jarraitzen du. Auzotarrek aparkalekuen aldeko hautua egin ostean, proiektuaren arduradunek auzotarrek egindako eskaerak kontuan hartu eta behin betiko proposamena aurkeztu zuten. Proposamen horrek Udalaren oniritzia jaso du eta gauzak horrela beste urrats bat eman da.

Behin betiko proposamen horren nondik norakoen berri izan nahi duenak hainbat aukera ditu. Alde batetik, udaletxeko lehen solairuan eta Larraitz auzoko mendebaldean, Aterpe aurreko plazan, behin betiko proposamenaren plano orokor bat eta egitasmoaren inguruko hainbat datu daude ikusgai. Bestetik, webgune honetan ere kontsultatu daiteke proiektua eta Udalean bertan, papereko bertsioa ere kontsultagarri dago, hala nahi duten herritarrentzat.

Aurrera begira, epe laburrean lanen esleipenerako pleguak argitaratuko dira, ondoren lanen esleipenaren prozedura gauzatuko da eta Udalaren aurreikuspenen arabera, uztaila edo abuztu aldera lanak hastea espero da.