Berriak
Atzealdea Larunbat goizean Intxurreko pilotarien sei partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan
2023·06·07
Intxurreko pilotarien sei partida jokatuko dira larunbatean 9:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Gizonezkoak eskuz binaka zein lau t’erdian ariko dira eta emakumezkoak gomazko paletan. Azpian duzue partiden zerrenda:
Gipuzkoako txapelketa
-Gizonezko jubenilen bigarren maila, lau t’erdian: Onsalo (Intxurre)-Arabaolaza (Hernani).
-Gizonezko kadeteen lehen maila, lau t’erdian: Murua (Intxurre)-Alberdi (Ataun).
-Gizonezko nagusien lehen maila, lau t’erdian: Oiarbide (intxurre)-Lizaso (Behar Zana).
Udaberri txapelketa
-Gizonezkoen infantilen bigarren maila, eskuz binaka: Intxurre-Abantzu.
Gipuzkoako txapelketa
-Gizonezkoen kadeteen bigarren maila, lau t’erdian: Collado (Intxurre)-Oiarbide (EPLE).
-Gomazko paletan, emakumezkoen nagusien bigarren mailan: Murua (Intxurre)-Agirre (Intxurre).