Berriak

Atzealdea Larunbat goizean kadete eta infantil mutilen futbol partidak ikusi ahal izango dira Elorri zelaian

Iragan jardunaldian jubenilek lorturiko garaipena izan da emaitza positibo bakarra

2016·12·05


Intxurreko futbolariek atzean utzi berri duten jardunaldia ez da oparoegia izan, egiari zor. Jokaturiko lau partidetan garaipen bakarra lortu dute eta hori jubenilen lehen mailako taldeak lorturikoa izan da. Tolosaren aurka jokatu zuten etxean eta 2 eta 1eko emaitzarekin hiru puntuei etxean eustea lortu zuten. Bosgarrenak dira sailkapenean eta igandean 16:30ean Danenaren zelaian emaitza bolada onari jarraipena emateko aukera izango dute. Gorengoen mailako taldeak 2 eta 0 galdu zuten Idiazabalen. Hamaseigarren postuan jarraitzen dute eta laugarrena den Eibar Urkori egingo diote bisita, hauek ere igandean 16:30ean. Etxetik kanpo ariko den beste taldea kadete neskena izango da. Euskalduna liderraren aurka 3 eta 1 galdu ostean, Danena azken sailkatuaren kontra ariko dira etxetik kanpo larunbatean 13:30ean.

Etxean jokatuko duten taldeak kadete mutilena eta Aralar Intxurreko infantilena izango dira. Kadeteek Tolosan 7 eta 0 galdu zuten aurreko jardunaldian eta bosgarren postuan daude. Beraien atzetik dagoen Ordizia izango dute aurkari Elorri zelaian larunbatean 10:00etan. Partida horren ostean, Aralar Intxurreko infantilek jokatuko dute. Kopako lehen ligaxka jokatzen hasiko dira eta lehen jardunaldi horretan Idiazabalen bisita jasoko dute larunbatean 12:00etan.