Berriak

Atzealdea Larunbatean egitekoa zen alebin eta infantil mailetako 3x3 saskibaloi txapelketa atzeratu egin da

Eguraldi iragarpen eskasa dela eta, antolakuntzak erabaki hori hartu du eta data berria zehazten denean jakinaraziko da

2024·07·04


Larunbat honetan, uztailak 6, alebin eta infantil mailetako 3x3 saskibaloi txapelketa zen egitekoa Elorri Aldapak antolatuta. Bada, taldetik jakinarazi dutenez, txapelketa atzeratzea erabaki dute. Alde batetik, larunbaterako eguraldi iragarpenak txarrak dira eta bestetik, izena emateak ere ez dira nahi bezain arrakastatsuak izan. Antolakuntzak beste data bat zehaztuko du txapelketa egiteko eta zehazten denean, jakinaraziko da.