Berriak

Atzealdea Larunbatean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da

13:00ean kontzentrazio bat izango da plazan eta ondoren bazkaria eta dantzaldia izango dira Txintxarri jatetxean

2025·03·05


Martxoaren 8an, larunbata, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Udalak bat egiten du egun horretako aldarrikapenekin eta egitarau bat prestatu da. 13:00ean kontzentrazioa bat egingo da plazan eta ondoren, aurrez txartelak erosi dituztenak, Txintxarri jatetxean elkartuko dira bazkari bat egiteko. Bazkalostean dantzaldia izango da DJ Etxenikerekin.