Berriak

Atzealdea Larunbatean erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da 10:00etatik 17:00etara UTT Erronka mendi lasterketa dela eta

Orendaingo bidegurutzetik Tontokaleko goiko sarbideraino egongo da itxita eta autobusek Fabrensan izango dute geralekua

2025·09·11


Larunbatean, irailak 13, UTT Erronka mendi lasterketa Alegiatik igaroko da. Bada, hori dela eta Alegiako erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da egun horretan 10:00etatik 17:00etara. Orendaingo bidegurutzetik Tontokale gaineko sarbideraino moztuko da trafikoa festetan egiten den moduan eta hori dela eta erabiltzaileei hainbat ohartarazpen egin nahi zaizkie:

-San Juan kaletik sartzeko edo ateratzeko, ezingo dira Tontokaleko piboteak erabili. Kalebeherako parkeko eta kalegorako sarbide zein irteerak erabili beharko dira.

-Larraitz auzotik ateratzeko Errota aldera joan beharko da eta saihesbidea erabili beharko da. Era berean, N-I errepidetik datorren edonork Larraitz auzora edo Orendain aldera joan behar badu, sahiesbidea erabili beharko du.

-Trafikoa moztuta dagoen tartean, Lurraldebuseko autobusek Fabrensan izango dute geraleku bakarra, Alegi Pentsuaken parean. Hauek dira geraleku bakarra izango duten zerbitzuak:

+Tolosatik Amezketa aldera: 10:15 / 12:10 / 13:25 / 14:45.

+Amezketatik Tolosa aldera: 10:45 / 12:40 / 13:55 / 15:15.

Behin trafikoa zabalduta, normaltasuna itzuliko da.