Berriak

Atzealdea Larunbatean eta igandean Intxurreko futbolarien partidak jokatuko dira Elorri zelaian

Larunbat goizean kadeteak ariko dira eta igande arratsaldean erregional gizonezkoak

2018·10·09


Bi partida ikusteko aukera izango da asteburuan Elorri zelai eraberrituan. Larunbatean 11:00etan kadeteek Idiazabalen aurka jokatuko dute. Tolosan 4 eta 0 galdu ostean, garaipenaren bidera itzuli nahiko dute sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Igande arratsaldean berriz, gizonezko erregionalen txanda izango da. 16:30ean Ostadarren aurkako partida izango dute. Hauek ere galdu egin zuten azken partida, 5 eta 3 Kostkasen aurka eta sailkapeneko hamargarrenaren aurka aukera ona izango dute hiru puntuak batzeko.

Maila bereko emakumezkoen taldeak larunbatean izango du partida. Oñatin jokatuko dute 18:00etan Aloña Mendiren aurka. Alegiarrak punturik gabe dira eta bigarren sailkatuaren zelaian lantegi zaila izango dute. Azkenik, jubenilek Danenaren zelaian jokatuko dute igandean 17:00etan.  Segura Goierriri 3 eta 2 irabazita iritsiko dira lehia horretara eta bolada ona jarraipena eman nahiko diete.