Berriak
Atzealdea Larunbatean gaztetxoen txirrindulari proba jokatuko da Alegian
16:30ean hasiko da eta Larraitz auzoaren inguruan ibiliko dira txirrindulariak
2018·04·12
Larunbat arratsaldean infantil eta alebin mailako txirrindulari proba bat jokatuko da Alegian. 16:30ean emango zaio hasiera probari eta ondoko ibilbidea egingo dute: Larraitz auzotik abiatu, Etxe Txuri baserrirako bidea hartu, Fabrensa atzekaldetik industriagunearen amaieraraino joan eta handik Larraitz auzora itzuliko dira. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren egutegian sartzen den proba.