Berriak
Atzealdea Larunbatean hasiko da Alegiako I. Pala Txapelketa
2023·12·11

Abenduaren 16an, 23an eta 29an jokatuko da lehen aldiz Alegiako Pala Txapelketa. Montezku Pilota Elkarteak antolatuta, Alegiako Udalaren kolaborazioarekin eta Iskiña tabernaren eta Ogi Berriren babesarekin, goi mailako pala partidez gozatzeko aukera izango da hiru egun horietan Elorri pilotalekuan.
Txapelketari abenduaren 16an, larunbata, ekingo zaio. 16:00etatik aurrera gizonezkoen final laurdenetako lau partida jokatuko dira 25 tantora. Hauek izango dira lehiak:
+Loidi-San Mguel / Loidi-Erleaga.
+Astigarraga-Goitia / Zabala-Rodriguez.
+Arregi-Sanchez / Aldalur-Lizaso.
+Luixa-Luixa / Salegi-Etxeberria.
Partida horietako irabazleak finalerdietan izango dira eta gizonezkoen zein emakumezkoen finalerdiak abenduaren 23an jokatuko dira. Azkenik, finalak abenduaren 29an izango dira, ostirala, 19:00etan Elorri pilotalekuan. Jaialdi horretan pala egokituko partidaren bat jokatzea zen antolakuntzaren helburua baina lesioak tarteko ez da posible izango.