Berriak
Atzealdea Larunbatean hasiko da ekaineko kultur egitaraua
2024·05·30

Egitarauari larunbatean emango zaio hasiera Intxurre futbol taldeak 20:30ean plazan egingo duen denboraldi amaierako festarekin. Igandean, ekainak 2, Korpus eguneko zahagiardoa izango da plazan 20:30ean. Ekainaren 6an, 8an eta 9an, Intxurre antzerki taldeak ‘Jo ezak berriro Sam!’ antzezlana taularatuko du zinean. Ekainaren 6an 20:00etan, 8an 22:00etan eta 9an 17:00etan. Ostegunerako sarrerak agortuta, larunbaterako eta iganderako geratzen dira salgai 10 euroan kultur etxean.
Ekainaren 7an, ostirala, Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du Elorri pilotalekuan 22:00etan. Ekainaren 14an berriz, Loatzo musika eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute 17:30ean plazan. Ekainaren 21ean, ostirala, emanaldi ikusgarri bat izango da 22:00etan Elorri pilotalekuan. Harrobi dantza bertikalen taldeak ‘Geure(r)a’ emanaldia eskainiko du.
Ekainaren 23an, igandea, San Joan bezpera izango da. 20:30ean zahagiardoa izango da plazan eta 22:00etan sua piztuko da. Hilaren 28an, ostirala, lau t’erdiko San Fermin pilota torneoko profesional mailako partida bat jokatuko da 19:30ean Elorri pilotalekuan. Hurrengo egunean, hilak 29, kuadrilla arteko 3x3 saskibaloi torneoa jokatuko da 16:00etatik aurrera Larraitz auzoko plazan.
Ekainaren 30ean Jubilatuen eguna ospatuko da eta azkenik, uztailaren 6an, infantil eta kadete mailetako 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da 9:00etatik aurrera eskolako patioan.
Egitarauari buruzko xehetasun guztiak webgune honetako agenda atalean eta Alegia APPn dituzue.