Berriak
Atzealdea Larunbatean hasiko da II. Gabonetako Pala Txapelketa
2024·12·12

Bigarren urtez Gabonetako Pala Txapelketa jokatuko da Alegian. Gizonezkoen zein emakumezkoen mailetan jokatuko da torneoa eta larunbat honetan hasiko dira partidak Elorri pilotalekuan. Abenduaren 20an eta 27an ere izango dira jaialdiak eta finalak urtarrilaren 3an jokatuko dira. Aurtengo berrikuntza, partiden iraupen mugatua izango da. 45 minutuan bikoteren bat ez bada 25 tantora iristen, denbora hori igarota markagailuak erakusten duen emaitzak balioko du.
Gizonezkoetan sei bikote ariko dira lehian: A multzoan Zubiria-Zabala, Salegi-Goitia eta Xalbador anaiak lehiatuko dira; B multzoan Ganix-Luluaga, Aldalur-Lizaso eta Errasti-Rodriguez. Emakumezkoetan berriz, lau izango dira lehian ariko diren bikoteak: Balerdi-Ugartemendia, Iriondo-Agirre, Olano-Murua eta Manzisidor-Urdangarin. Aipatzekoa da Agirre herritarraren parte hartzea.
Udaletik herritarrak partidak ikustera animatu nahi dira.