Berriak
Atzealdea Larunbatean haurrei eta gaztetxoei zuzenduriko I. Txupitxu Txiki Bizikleta Eguna ospatuko da
2026·09·14

Irailaren 19an, larunbata, I. Txupitxu Txiki Bizikleta Eguna ospatuko da. Txupitxu Kirol Klubak jada helduentzako bi bizikleta martxa antolatu ditu eta horietako batean arratsalde partean haurrentzako ekintzak egin ziren. Bada, oraingoan txikienei zuzenduriko eguna antolatu da eta parte hartzen duten 17 urte bitarteko haur eta gaztetxoek Alegiako MTB zirkuituan ibiltzeko aukera izango dute, kirolaz eta naturaz gozatuz. Eguerdian bertan bazkaltzea aurreikusten da, norberak bere janaria eramanda. Udalak zahagiardorako azpiegitura, kafea eta pastak jarriko ditu. Langaurrera oinez igotzeko asmoa dutenentzat, Udalak gauzak igotzeko zerbitzua eskainiko du. Larunbatean 10:00etatik 11:00etara kultur etxean utzi ahal izango dira gauzak.