Berriak

Atzealdea Larunbatean Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira Elorri zelaian

Gizonezkoen erregional, gorengo jubenil eta infantik taldeak izango dira etxean ariko direnak

2023·09·20


Intxurreko futbolariek hasi dute 2023-2024 denboraldia. Gorengo mailako gizonezko jubenilen taldeak 0 eta 6 irabazi zuen Internacionalen zelaian eta larunbatean 18:00etan Tolosaren aurka jokatuko dute Elorrin. Erregionalek denboraldiko lehen partida izango dute Lazkaoren aurka larunbatean bertan 15:30ean eta infantil mutilek ere etxean ekingo diote denboraldiari, egun berean 11:30ean Tolosaren aurka jokatuz.

Etxetik kanpo ariko direnetako batzuk ohorezko mailako kadeteak izango dira. Asteburuan 0 eta 4 galdu zuten Ordiziaren aurka eta igandean 12:00etan lehen puntuak batzen ahaleginduko dira Mondragonen zelaian. Lehen mailako jubenilek Lazkaon ekingo diote denboraldiari larunbatean 16:00etan.