Berriak

Atzealdea Larunbatean Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira Elorri zelaian

Erregional, kadete eta infantil mailetako gizonezkoen taldeak izango dira partida horietako protagonistak

2021·10·27


Intxurreko futbolariek hiru partida jokatuko dituzte larunbatean Elorri zelaian. Erregional mutilek Segura Goierriren aurka jokatuko dute larunbatean 11:45ean. Iragan asteburuan bina berdindu zuten Usurbilen eta hirugarren postuan daude zortzi punturekin, larunbateko aurkariak baino bat gehiago. Jubenil gizonezkoek bina berdindu zuten Tolosan. Laugarrenak dira eta larunbatean 15:30ean seigarren dagoen Ordiziaren bisita izango dute. Infantil mutilek 2 eta 0 galdu zuten Tolosan eta larunbatean 10:00etan denboraldiko lehen puntuak batzen saiatuko dira Idiazabalen aurka.

Bestelakoan, gorengo mailako neskek 0 eta 7 galdu zuten Leintz Aloñaren aurka eta azken postuan jarraitzen dute larunbatean 11:00etan Elgoibarren jokatu aurretik. Kadete mutilek bosgarren garaipena lortu zuten jarraian Beasainen aurka 4 eta 2 irabazita eta larunbatean 16:00etan lidertza sendotzen saiatuko dira Ordizian. Azkenik, emakumezko infantilek hiruna berdindu zuten Goierri Gorriren aurka. Bosgarrenak dira eta asteburuan atsedena izango dute.