Berriak
Atzealdea Larunbatean Intxurreko Garaikoetxeak Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko du Beristainen aurka
2021·12·16
Gipuzkoako buruz buruko pilota txapelketa fase erabakiorrean sartzen ari da. Larunbatean gizonezkoen alebin mailako finalerdia jokatuko du Intxurreko Garaikoetxeak 13:00etik aurrera Ilunpe taldeko Beristainen aurka. Partida hori irabazten duenak Arriaranen eta Izagirreren artekoa irabazten duena izango du aurkari finalean.
Aratz Irazustabarrena finalean
Aratz Irazustabarrenak Bankoa Abanca-DV torneoko nagusien mailako finala jokatuko du abenduaren 26an Zarautzen. Muruarekin batera Expositoren eta Morgaetxeberriaren aurka jokatuko du finala atzelari alegiarrak.