Berriak
Atzealdea Larunbatean jokatuko dira Alegiako Pala Txapelketako finalerdiak
2023·12·20
Iragan larunbatean ekin zitzaion I. Alegiako Pala Txapelketari. Gizonezkoen mailako final laurdenak jokatu ziren lehen jardunaldi horretan. Larunbat honetan, gizonezkoen zein emakumezkoen finalerdiak jokatuko dira 16:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Hemen partiden zerrenda:
-Maddi Iriondo-Uxue Aranburu / Enara Macicidor-Nagore Murua.
-Odei Arregi-Alex Sanchez / Josu Salegi-Josu Etxeberria.
-Uxue Olano-Joana Tolaretxipi / Ekhiñe Balerdi-Ane Kerejeta.
-Ganix Urdangarin-Mikel Goitia / Julen Loidi-Urtzi Erleaga.
Artola eta Imaz puntu bakarrarekin
Iñaki Artolak eta Ander Imazek puntu bakarra bildu dute binakako pilota txapelketako lehen lau jardunalditan. Iragan ostiralean Jakaren eta Mariezkurrenaren aurkakoa izan zuten Oiartzunen eta 22 eta 5 galdu zuten, inolako aukerarik izan ez zuten partida batean. Ostiral honetan bosgarren jardunaldiari dagokion neurketa izango dute Arrasaten. Ezkurdiaren eta Tolosaren aurka ariko dira alegiarra eta oiartzuarra eta irabazten badute, aurkariak harrapatuko dituzte sailkapenean.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira ostiralean 19:00etan Elorri pilotalekuan:
-Eskuz banaka gizonezko alebinen bigarren maila: Agirrezabala (Intxurre)-Gonzalez (Gazteleku).
-Eskuz banaka gizonezko infantilen lehen maila: Telleria (Intxurre)-Ibarguren (Oiarpe).