Berriak

Atzealdea Larunbatean parkeko mural pintaketa egingo da

Intxurre elkarteak antolatu du eta LH1 eta LH6 bitarteko haurrentzat izango da

2023·03·06


Martxoaren 11n, larunbata, parkeko mural pintaketa egingo da. Intxurre elkartearen ekimenez antolatu den ekintza da eta LH1etik LH6ra bitarteko haurrek hartu ahal izango dute parte. Goizez eta arratsaldez egingo da eta elkartetik haurrak ekintzan parte hartzera animatu nahi dira.