Berriak

Azken orduetan dira Alegiako jaiak

Sutarri dantza taldearen emanaldiaren ostean Txintxarria agurtuta amaituko dira jaiak

2024·07·16


Festen azken orduak bizitzen ari dira alegiarrak eta bertaratu direnak. Goizeko dianaren ostean, Gaztelekuko kideek tailerrak egin dituzte eta eguerdian DAB dantza konpainiaren ‘Noeud’ ikuskizuna ikusi ahal izan da. Ondoren bingoa eginda, atzoko arrakasta ikusita.


Arratsaldean haurren zein helduen toka txapelketak izango dira eta erromeria Joxe Mendizabalekin. Gauean Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du eta gauerdian Txintxarria agurtu eta jaiak amaituko dira.