Berriak
Atzealdea Irailaren 13tik 15era ospatuko dira Kalebeherako festak
2024·09·09
Uda amaieraren eta udazkenaren hasieraren mugarri izaten dira Alegian Kalebeherako jaiak. Aurtengoak irailaren 13tik 15era bitartean ospatuko dira. Ostiraletik igandera bitartean bete-beteko egitarauaz gozatu ahal izango da. Ekintzarik gehienak Kalebeheran jada klasiko modura jo daitezkeenak izango dira baina izango da berrikuntzarik ere. Azpian duzue egitaraua aletuta:
Irailak 13, ostirala
17:00. Kalejira erraldoiekin eta buruhandiekin eta GIROARTE dultzaina taldearekin Larraitz auzotik abiatuta.
18:30. Helduen esku pilota txapelketako finala. Altuna-Artola / Otamendi-Aizpitarte.
19:30. Patata tortilla lehiaketa. 20:30erako jasoko dira tortilak.
20:30-01:00. Xabi Etxaniz eta Lidia Irigoien trikitilariak. Tartean, zahagiardoa.
01:00. DJ Naza eta DJ Txino.
Irailak 14, larunbata
12:00. Krosa (Roman Ganzarainen omenez).
16:00. Pala txapelketako kanporaketak.
17:00. Ume jolasak. Zinta karrera. Txokolatada.
Ondoren, zahato jaurtiketa txapelketa.
21:00. Zahagiardoa.
23:00. Bertso saioa argazki proiekzioarekin. Andoni Egaña, Ane Labaka, Eneritz Artetxe eta Asier Azpiroz. (Eguraldi txarra bada, zinean).
Irailak 15, igandea
12:30. Sagardoa, txorizo egosia eta hirugiharrea parrillan.
15:00. Herri bazkaria (paella jatea).
17:30. Gaztetxoen pilota eta helduen pala txapelketetako finalak.